BISITA GAITZAZU

XARMA BEREZIKO HERRIAK

Arkitektura tradizionala mantendu duten herri hauen adierazgarririk onena baserria da, inguruko harri eta egurrez egindakoak eta paisaia paregabean kokatuta. Herri bakoitzak, hala ere, bere esentzia eta nortasuna mantentzen jakin du.

Arribe, erdi aroko kutsua duen herria. Araxes ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubia eta San Migel elizako dorrearen oinean dagoen puntadun arkua dira elementu esanguratsuenak.

Intza, sakabanatutako herria. Baserriak sakabanatuta daude, herri-gunerik sortu gabe. 1715. urtean harri eta lurrezko luiziak herria suntsitu zuen, jendea bizi zen 38 etxe, eliza, udaletxea, errota eta beste instalazio eta zerbitzu batzuk azpian geratuz. Zonalde hori orain arte eraiki gabe mantendu da.

Gaintza, Malloetara bidean. Nobleen tituluen armarriak dituzten antzinako baserriak eta guztiz eraberritu diren etxeak goranzko bide batean kokaten dira. Bide hau malloaren desnibel zorrotzetarantz doa, Balerdi edo tontorrik garaiena duen Hirumugarrietara (1.431 m.) iritsi arte, non saien kolonia garrantzitsua ikus daitekeen.

Uztegi, filmeko eszenatokia. Bailaran ohikoak ziren gaixotasunak sendatzeko naturaren indarra erabiltzeko jakinduria zuten emakumeen bilkurak. Bizilagun asko espetxeratu zituzten sorginkeria egotzita eta horietako batzuk kartzelan hil ziren, Akelarre filma uztegin grabatu zen.

Azkarate, Balerdiren itzalpean. Balerditik gertuen dagoen herria da eta bertara igotzeko abiapuntuetako bat izaten da. Aralarko tontorrik altuena ez den arren, esanguratsuena dela esan daiteke, agian bere soslai nahastezina dela eta.

Atallu, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga. Oraindik zutik diraute merkantzien muga-zerga kobratzeko eta bidesariak jasotzeko erabiltzen zren eraikinak. Ariel aduana, 1949ra arte Ilarratzu etxean zegoen (Atallun) eta ondoren, Katetxea etxera aldatu zen, herri irteeran dagoen eraikinera.

PAISAIA IKUSGARRIA

Bailarako herriak 200-400m ingurura egonik, eta aldiz, Aralarko mendi tontorrak 1.200-1.400m-tara, Km bertikaleko desnibel horrek sortzen duen paisaia bereziaz eta ikusgarriaz gozatu dezakegu.

MENDI IBILBIDEAK ETA HERRIZ HERRIKO BIDEAK:

Mendia gustuko duenarentzat bada non ibili eta zer ikusi. Hona hemen inguruko mendi interesgarri batzuk:

Hegoaldean, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daude, menditik ezagunenak: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.) dira.

Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Pagota edo Urkieta (854 m.) mendiak daude.

Bestalde, eta bailaran bertan, herriz herriko hainbat ibilbide ditugu.

Betiko bide zaharrak (Tamaina 1.80Mb).

Arribetik ubarako bidea (Tamaina 1.66Mb).

Bailarako herriarteko bide zaharrak (Tamaina 2Mb).

Malloa eta Aralarrerako bideak (Tamaina 1.84Mb).

Azkenik, aipatu badela beste kirol batzuk praktikatzeko aukera ere: barrankismoa edota eskalada kasu.

NON JAN eta NON LO EGIN

JATETXE-OSTATUA

  • Mikel Deuna taberna

LANDETXEAK

  • Etxeberri
  • Kaardel
  • Perunea
  • Balerdi

KULTURA ETA GASTRONOMIA

FESTAK ETA OHITURAK:

Herrietako Festak:

Herrietako festei dagokienez bada non gozatu. Hemen gure festen egutegia:

  • Uztailak 7: Azkarateko Festak, San Fermin eguna
  • Uztaileko hirugarren asteburua: Arribeko Festak
  • Abuztuak 15: Uztegiko Festak, Andra Mari eguna
  • Abuztuak 29: Atalluko Festak, San Juan Bautista
  • Irailak 8: Intzako Festak, Natividad
  • Azaroak 11: Gaintzako Festak, San Martinak

Ohiturak:

Herrietako festez gain badira gure bailaran errotuta dauden hainbat ohitura ere. Hemen horietariko batzuk:

Otsaila Martxo aldera, inauteriak ospatzen dira Gaintzan. Bertan, egun osoko jaia izaten da.

Aste Santuko astelehenean eta asteartean izan ohi du eguna Mikel Deuna Goiaingeruak, Araitz-ko herri guztietara jaitsi ohi da Aralartik.

Urte hasieran, Araitz- Beteluko krosa ospatzen da. Harrera oso ona izan ohi du, bertako jende askok hartzen du parte eta baita kanpotik etorritakoek ere.

Irailaren 29an, San Migel eguna ospatzen da Arriben. Lehen, festak garai honetan ospatzen baziren ere, orain Uztailean izaten dira. Halere, egun hau festa girokoa izaten da herrian.

Abenduko lehenengo hamabostaldian, berriz, Kulturaldia ospatzen daa Araitzen. Egitarau oparoa izaten da eta herri guztietan antolatzen dira ekitaldiak, baita Errazkin eta Betelun ere. Denetariko aukera izaten da: musika kontzertuak, hitzaldiak, herri kirolak, diapositiba emanaldiak, azoka eta erakustaldiak, haurrentzako tailerrak, dantzariak, bertso saioak, gaupasa… Kulturaldiaren barnean ospatzen dira Araitz-Beteluko Eguna eta Euskaren eguna ere (Abenduak 3).

Bestalde, eta herritarrei dagokienez, esan, Betelurekin harreman estua dagoela, Arribetik kilometro eskasera baitago. Bertan daude Araxes Eskola, Sorgintxo Haur Eskola, Musika Eskola eta abar. Errazkin herritik ere bertara jaisten dira. Bestalde, kirola, eskola, lana eta azken finean gertutasuna bera direla medio, lotura handia dago Tolosa, Lekunberri eta Leitzarekin ere, besteak beste.

Bizimoduari dagokionez, herri guztiak txikiak direnez, bizitzeko leku lasaia dugu. Aipatu, gero eta gutxiago diren arren, baserria oraindik bizirik dagoela Araitzen. Etxe gehienek dute euren baratzatxoa eta ugari dira abereak dituztenak. Badira baserria bizimodutzat dutenak ere, adibidez, gazta edota yogurrak eta mamiak eginez.

Amaitzeko eta kulturari dagokionez, ezin aipatu gabe utzi Mailope aldizkaria. Hilabetero iristen zaigu etxe guztietara inguruko berriak ekarriz.

GASTRONOMIA

Azken urteetan baserriaren gainbera nabarmena eman den arren, inguru honetan bada oraindik baserritik bizi den jendea. Nekazaritzaz gain abeltzantzak ere badu bere garrantzia gure herrietan eta beraz, bertako produktuez gozatzeko aukera paregabea dugu, besteak beste:

-Balerdi yogurrak eta mamia (Azkarate)

-Antsonea ardi gazta (Uztegi) eta Antsonea gaztandegira bisitak  “antsonea bisita gidatuak”

-Martiko ardi gazta (Gaintza)

EZAGUTU INGURUA

Araitz bailaratik gertu, ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen diguten inguru paregabeak ditugu.

– Mendukilo kobazuloa (Astitz): Aralar barruko sekretuak ezagutzeko bidaia. www.mendukilo.com

– Aralar Mendizerra eta San Migel Santutegia.

http://www.turismoromanico.com/cederna/ficha.php?id=2

– Trikuharrien Ibilbidea

– GR 20

– Igaratzako bidea eta beste haibat ibilbide

– Plazaolako Natur Bidea (Lekunberri-Leitza). Oinez, bizikletaz edota zaldiz egiteko ibilbide aproposa dugu garai bateko Plazaola tren zaharraren Donostia eta Iruña lotzen zituen natur bide egokitu hau. www.plazaola.org/eu

Nafarroako paisaien bidea (2013): Nafarroa osoan aukeratu diren 35 errekurtsoetatik 5 gure inguruan dauzkagu ikusgai:

http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=5873

-Goikolako bidea

-Malloetako behatokia

-Azpirozko behatokia

-Iribasko iturburua

-Aralarko behatokia

– Betelu, urari lotutako herria. Ur mineral sendagarria daramaten iturri termalek garai bateko Bainuetxe ezaguna hornitzen zuten, gaur egun, ur fabrika dagoen tokian kokatzen zen Bainuetxea. Ur termalen garbitokia, iturriak eta antzinako burdinolaren aztarnak bisitatu daitezke.