Legezko Abisua

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute blog hau baita bloga bera osatzen duten atalak ere. Araizko Udalak ez badu horretarako baimenik ematen, Blog hau, osorik edo zatika, ezin da erreproduzitu. Bloga edo hura osatzen duten edukiak, indarrean dagoen araudiak zehazten duena aintzat hartu gabe erabiltzen badira, erabilpen hori salatu daiteke.

DATU PERTSONALEN BABESA

  1. Datu pertsonalei buruzko informazioa ematea ez da derrigorrezkoa. Haren datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea izanen da datu horien zilegitasunaren arduradun bakarra. Araizko Udalak ez du inolako ardurarik izanen gai horretan.
  2. Erabiltzaileak emandako datuak fitxategi batean sartuko dira, helburua honakoa izanik: Udalarekin harremana duen edozein pertsonarekin komunikazioak ahalbidetzea, eta Web- orriaren bidez jasotzen diren eskaerak aintzat hartzea eta erantzutea.
  3. Haren datuak ematean, zehaztutako helburuetarako erabiliak izateko baimena ematen du erabiltzaileak. Edozein momentutan izanen du datu horiek moldatzeko, berresteko, deusezteko edo horien erabilerarekin ados ez dagoela esateko aukera. Horretarako eskaera, idatziz, aurkeztu beharko du udaletxean.

ARDURAREN MUGA

  • Blog honek daukan informazioa ziurrak diren iturrietatik jaso du Araizko Udalak, horrek ez du esan nahi udalak eduki horien gaineko berme zuzenik eskaintzen duenik. Araizko Udalak ez du bermatzen aipatutako orriak erabilgarri daudenik, horien edukiak osorik daudenik edo ziurtasuna dutenik.
  • Blog hau erabiltzeagatik sor daitezkeen trabak edo ondorio zuzenak, informatika- sistemarekin arazoak, birusen sarrera, jasotako informazioan oinarrituta hartutako erabakiekin izandako arazoak… ez dira Araizko Udalaren ardura izango. Araizko Udalak, behar izanez gero, informazio horren baieztapena idatziz eskatzea aholkatzen du.

ERABILPENAREN MUGAK

Blog honetan azaltzen den informazioa kasu bakoitzean ezarri daitekeen legedia aintzat hartuta erabili daiteke. Araizko Udalak ez ditu bere gain hartuko blog honen, eta bere edukien,  erabilpen okerrak sor ditzakeen ondorioak.

BESTE BALDINTZA BATZUK

  • “Blog”, aipatu diren Erabilpen Baldintzen ondorioetarako honako esanahia du “web”.
  • Araizko Udalak, Blog honetan dauden edukiak eta horren erabilerarako baldintza orokorrak aldatzeko daukan eskubidea, edozein unetan erabili dezake aurretik jakinarazi gabe
  • Erabilpenerako Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearekin sortuko diren harreman guztiak, Espainiako araudiak baldintzatuko ditu.
  • Blog hau onartzeak, arestian aipatutako Erabilpenerako Baldintza Orokorrak onartzea dakar.

Lege- jakinarazpen honetan adierazitako baldintzak irakurri ditut eta onartzen ditut

Izena (Beharrezkoa)

e-mail (Beharrezkoa)

Gaia

Mezua